Egiari Zor parte den Foro Sozial Iraunkorraren baitan “Gatazkaren ondorioak emakumeengan eta hauen ekarpena bake prozesuari” izeneko lan-talde berria martxan da jada. Lehen ekimena datorren urriaren 8an, 12.00etan, Bilboko OAL Bilbao Musikan (Solokoetxeko lorategia) antolatu da, “Nik sinisten dizut. Emakumeen egia aitortu” izenpean. Egiari Zor Fundazioak bere atxikimendu osoa adierazi dio.
Gehiago irakurri
Egun Egiari Zor Fundazioaren lan nagusia biktima guztientzako aitortza eta erreparazio maila bera ziurtatuko duen marko legal berri baten erdiestea da. Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen dute “trantsizioa” deitua izan den garai horretan jazotako giza eskuibideen urraketa kasuek. Garai honetan pairatutako errepresioa, sistema diktatorial frankistari jarraipena ematea soilik bilatzen zuena, izugarria izan zen, bereziki Euskal Herrian, baina baita Estatu Espainiarreko gainontzeko herrietan ere.
Gehiago irakurri
Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, datorren irailaren 22an mahai-ingurua antolatu du Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Bezperatik erakusketa bisitatzeko aukera ere izango da.
Gehiago irakurri
Egiari Zorrek modu positiboan baloratzen du ekainaren 26an aurkeztutako “Ahanzturatik ateratzen” txostena, zeinak 1960 eta 1978. urteen artean polizia-indarkeriak eragindako 187 giza eskubideen urraketa kasu motibazio politikoko biktima gisara errekonozitzen dituen. Aitzitik, ezin da ahaztu aitortzeke dauden giza eskubideen urraketa guztiak askoz gehiago direla.
Gehiago irakurri
Fundazioak Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak pasa den apirilean Plana aurkeztu zuenetik ekarpenak lantzen eta kontrastatzen jardun du Egiari Zor osatzen duten kide ororen artean. Hilabetetako lan horren emaitza, ekainaren 23 goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzan aurkeztu da.
Gehiago irakurri