Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak modu ofizialean aitortu ditu 1960tik 1978ra bitartean torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima: larriki zauritu zituzten 3 pertsona, poliziak eraildako beste 1, ondasunen aurkako eraso bat eta 30 torturatu.
Gehiago irakurri
Ertzaintzak torturatutako pertsonen ordezkaritza batek ausardia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, ekainaren 26an, Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunean, antolatu duen ekitaldian dagozkion erantzukizun politikoak bere gain har ditzan eta biktima horiei zor zaien egiarako eta aitortzarako eskubidea bermatzeko urratsak eman ditzan.
Gehiago irakurri
Bilbon egin dugun prentsaurreko publikoan salatu dugu herri honetako erakundeek erabat babesik gabe utzi gaituztela, eta berretsi dugu lanean jarraituko dugula Txabi Etxebarrietarena bezalako erailketak, exekuzioak eta eskubide-urraketak ezkutatu dituzten bertsio ofizial guztiak argitzeko.
Gehiago irakurri
Igandean, goizeko 11.30etan, Bilboko Santiago plazatxoan, prentsaurreko publikoa egingo dugu, Estatuaren biktimok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko, eta memoriarako eta egia jakiteko dugun eskubidea aldarrikatzeko.
Gehiago irakurri
“Gure memoria kolektiboa modu zatikatuan jorratzea eta bizi izandako sufrimenduaren zati handi bat baztertzea bizikidetzaren kontrako erasoa da”.
Gehiago irakurri