Gasteizko Zentro Memorial baztertzailearen inaugurazioaren aste berean, Estatuaren indarkeriaren biktimak gure jarduera kriminalizatzeko saiakera jasan dugu

Bilbon egin dugun prentsaurreko publikoan salatu dugu herri honetako erakundeek erabat babesik gabe utzi gaituztela, eta berretsi dugu lanean jarraituko dugula Txabi Etxebarrietarena bezalako erailketak, exekuzioak eta eskubide-urraketak ezkutatu dituzten bertsio ofizial guztiak argitzeko.
Gehiago irakurri

Gaur arratsalderako eta iganderako aurreikusita genituen hitzaldia eta ekitaldia bertan behera uztea erabaki dugu, jasandako erasoen aurrean

Igandean, goizeko 11.30etan, Bilboko Santiago plazatxoan, prentsaurreko publikoa egingo dugu, Estatuaren biktimok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko, eta memoriarako eta egia jakiteko dugun eskubidea aldarrikatzeko.
Gehiago irakurri

Elkarretaratzea Gasteizen, Terrorismoaren Biktimen Zentro Memorialaren inaugurazioan

“Gure memoria kolektiboa modu zatikatuan jorratzea eta bizi izandako sufrimenduaren zati handi bat baztertzea bizikidetzaren kontrako erasoa da”.
Gehiago irakurri

Ekainak 1, kontzentrazioa Gasteizen Terrorismoaren Biktimen Memorialaren zabalera egunean

"MEMORIA OSOA BIZIKIDETZAREN ALDE, GIZA ESKUBIDEEN URRAKETEN ARTEKO DISKRIMINAZIORIK EZ" lemapean, Memoria Osoa sarea osatzen dugun Euskal Herriko hainbat elkartek dei egin diogu gaur Gasteizen emandako prentsaurrekoan Euskal Herriko herritarrei biharko deitutako elkarretaratzean parte hartzera, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionalaren planteamendu diskriminatzailea salatzeko.
Gehiago irakurri

TXABI ETXEBARRIETA: 53 urte egiaren bila:

Estatuak eragindako heriotza asko argitu gabeko galderez josita daude. Txabi Etxebarrietarena da bat. Bere sendiak artxibo militarreko hainbat dokumentu lortu ditu, Benta Haundin orain 53 urte gertatu zena argitzen lagundu dezaketenak. Egia, aitortza eta gertatutako guztiaren memoria aldarrikatzeko, hitzaldia eta ekitaldia antolatu ditugu.
Gehiago irakurri