Urriaren 31an, Bilboko Plaza Berrian, Parisko manifestaldiari atxikimendua emateko ekimena

Foro Sozial Iraunkorraren sustapenpean, Euskal Herriko sektore sozial zabaletako ordezkariok, urriaren 31an, Bilboko Plaza Berrian, Parisko abenduaren 9ko manifestazioari babesa emango diogu. DENAK PARISERAT!
Gehiago irakurri

Epaitegi Konstituzionalak 1978 eta 1999 urteen estatuaren biolentzia pairatu zuten biktimei aitortza eta erreparazioa emateko legea de facto baliogabetu du

Legearen helburua errekonozimendua eta erreparazioa izanda ere, Estatuak, berriro ere, argi adierazi du bere errelatoa zalantzan jarriko duen ekimenik ez duela onartuko. Egiari Zor Fundazioak giza eskubide urraketa bat bera ere aitortu gabe ez geratzeko lanari eutsiko dio.
Gehiago irakurri

"Atera daigun egia gerizpetik argira" mahai-inguruko testigantzak

Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, 2017ko irailaren 22an mahai-ingurua antolatu zuen Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Fundazioak bertsio ofizialen kutxa iluna zabaltzeko lan egiten du.
Gehiago irakurri

“Nik sinisten dizut. Emakumeen egia aitortu” ekimena urriaren 8an Bilbon

Egiari Zor parte den Foro Sozial Iraunkorraren baitan “Gatazkaren ondorioak emakumeengan eta hauen ekarpena bake prozesuari” izeneko lan-talde berria martxan da jada. Lehen ekimena datorren urriaren 8an, 12.00etan, Bilboko OAL Bilbao Musikan (Solokoetxeko lorategia) antolatu da, “Nik sinisten dizut. Emakumeen egia aitortu” izenpean. Egiari Zor Fundazioak bere atxikimendu osoa adierazi dio.
Gehiago irakurri

“Garcia Caparrós memoria de nuestra lucha” dokumentalaren aurkezpena Bilbon, Egiari Zor Fundazioaren eskutik

Egun Egiari Zor Fundazioaren lan nagusia biktima guztientzako aitortza eta erreparazio maila bera ziurtatuko duen marko legal berri baten erdiestea da. Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen dute “trantsizioa” deitua izan den garai horretan jazotako giza eskuibideen urraketa kasuek. Garai honetan pairatutako errepresioa, sistema diktatorial frankistari jarraipena ematea soilik bilatzen zuena, izugarria izan zen, bereziki Euskal Herrian, baina baita Estatu Espainiarreko gainontzeko herrietan ere.
Gehiago irakurri