“Egia: itzaletik argira”: Jose Migel Bustinza eta Gaizka Gaztelumendiren heriotzaren inguruko egia osoa jakin nahi dugu

Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, datorren irailaren 22an mahai-ingurua antolatu du Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Bezperatik erakusketa bisitatzeko aukera ere izango da.
Gehiago irakurri

“Ahanzturatik ateratzen” txostenaren aurkezpena: ukatutako errealitate baten icebergaren punta

Egiari Zorrek modu positiboan baloratzen du ekainaren 26an aurkeztutako “Ahanzturatik ateratzen” txostena, zeinak 1960 eta 1978. urteen artean polizia-indarkeriak eragindako 187 giza eskubideen urraketa kasu motibazio politikoko biktima gisara errekonozitzen dituen. Aitzitik, ezin da ahaztu aitortzeke dauden giza eskubideen urraketa guztiak askoz gehiago direla.
Gehiago irakurri

Egiari Zor Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren 2017-2020 planari ekarpenak aurkeztu dizkio

Fundazioak Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak pasa den apirilean Plana aurkeztu zuenetik ekarpenak lantzen eta kontrastatzen jardun du Egiari Zor osatzen duten kide ororen artean. Hilabetetako lan horren emaitza, ekainaren 23 goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzan aurkeztu da.
Gehiago irakurri

Egia, mundu guztiak bere gain hartu ezin duen inperatibo etikoa

Espainiako Gobernuak "EAEn 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko” 12/2016 Legeari jarritako errekurtsoaren testuinguruan Egiari Zorrek zenbait hausnarketa konpartitu nahi ditu lerro hauen bitartez
Gehiago irakurri

Santi eta Josu, Egia Bide Askatasuna Amets.

Urtero bezala aurten ere, azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza erailketen urteurrenean, lore eskaintza antolatu genuen Errekalden zein Ametzola plazan.Egiari Zor Fundazioaren bozeramalea den Ane Muguruzak Ametzolan hartu zuen hitza.
Gehiago irakurri