Estatuen biktimen dekretua: oso txarra

Gaur Lakuako gobernuak onetsi duen estatuen biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua dela eta, bere irakurketa plazaratu nahi du EGIARI ZOR Fundazioak.  Ekainean zehar eta Dekretuaren edukinak zehaztasun handiagorekin irakurri ondoren, beste balorapen bat egingo dugu agerraldi publiko batean.
Gehiago irakurri

Remi Gogoan!

Badira ia hiru urte Remi Ayestaran, Villabonako alkateordea, Ertzaintzaren oldarraldi baten ondorioz hil zela. Horren harira, salaketa eta omenaldia beste behin ere egiteko asmoa dute Remi Gogoan Ekimeneko kideek. Lerro hauetan gogoeta zein deialdia laburbiltzen dira, estatuen indarkeriaren dimentsioa ikustarazteko beharra inoizko handiena baita.
Gehiago irakurri

Lakuaren dekretua: aurrerapen adierazgarria

Poliziaren biktima batzuk uztailean hasiko dira kalte-ordainak jasotzen. Jaurlaritzak asteartean onartuko du 1960. eta 1978. urteen arteko estatuaren biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua. Justizia eta egia, ordea, dekretuaren eragite esparrutik kanpo geratzen dira. Berria egunkariak jasotako albistea duzue hemen. Dekretuaren edukinak jakitera ematen direnean, gogoeta publikoa egingo du EGIARI ZOR Fundazioak. 
Gehiago irakurri

Mikel Ibarguren GARAn

Hala Bedi Irratiak antolatu zuen mahainguruaren kariaz, artikulu interesgarri hau idatzi du Ibargurenek GARA egunkariko iritzia sailean. Osoa irakurtzea merezi duelakoan gaude
Gehiago irakurri

Biktimak eta errelatoa ezbaian

Karmen Galdeano Egiari Zor-eko kide eta Xabier Galdeanoren alaba,alde batetik, eta  Joseba Goikoetxearen alargunak bestaldetik,  hilaren 14an Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean egin zen mahai-inguruan parte hartu zuten. HALA Komunikazioa BEDI Konponbidea jardunaldien baitan egindako ekitaldian Jesus Mari Mujika (Jose Mari Kortaren Bidetik fundazioa) eta  Joxean Agirre (Euskal Memoria fundazioa) ere egon ziren. Jarraian, Berria egunkariak idatzitako kronika
Gehiago irakurri