Urriaren 12ko lur etiko umiliagarria

Sortzen zaigun sentimendu hori gure biktimazioaren eragile izan ziren horien etengabeko laudoriotik dator, erakunde-egoitzetan duten ohorezko presentziatik, estatu-ospakizunetan eta -jaialdietan, diskurtso instituzionaletan, demokraziaren eta zuzenbide-estatuaren bermatzailetzat jotzen dituztenean.
Gehiago irakurri

Egia jakiteko eskubidea dugu.

Ikerketa eraginkor bat irekitzeko eskatzen dugu, Estatuaren gerra zikinari buruz argitu gabe dauden itzal eta galderekin amaitzeko, hamarkada luzeetako isiltasun eta zigorgabetasunaren ondoren.
Gehiago irakurri

Alderdi Popularrak Estatuko Segurtasun Indarren lana goratzeko aurkeztu duen ekimena eraso zuzena da poliziaren indarkeria jasan dugunontzat

Proposamen hau desberdinen artean eraikitzen ari garen bizikidetzaren aurkako erasoa da, eta gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi diogu, eraso zuzena baita poliziaren indarkeria jasan dugunontzat.
Gehiago irakurri

"Gaur aitortutako Estatuaren 35 biktimak puzzlearen pieza txiki bat baino ez dira. Ezinbestekoa da indarkeria hori jasan duen pertsona orok urtea amaitu baino lehen aitortza eskaera aurkeztea"

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak modu ofizialean aitortu ditu 1960tik 1978ra bitartean torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima: larriki zauritu zituzten 3 pertsona, poliziak eraildako beste 1, ondasunen aurkako eraso bat eta 30 torturatu.
Gehiago irakurri

"Ertzaintzak egindako torturaren ondoriozko erantzukizun politikoak Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzeko unea heldu da"

Ertzaintzak torturatutako pertsonen ordezkaritza batek ausardia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, ekainaren 26an, Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunean, antolatu duen ekitaldian dagozkion erantzukizun politikoak bere gain har ditzan eta biktima horiei zor zaien egiarako eta aitortzarako eskubidea bermatzeko urratsak eman ditzan.
Gehiago irakurri